Amorebieta-Etxanoko Emakume Nekazari eta Artisauen XXII. Azokan parte hartzeko izena emateko epea zabalik

2019/01/21
Urtarrilak 21etik otsailaren 20ra bitartean

Euskal Herriko hainbat lekutatik datozen emakumeek produktu ugari eskainiko dituzte: ogia, gozogintza, marmeladak, fruta-gozokiak, barazkiak, zeramika edo arropak, beste batzuen artean. • Izena emateko epea gaur zabaltzen da, urtarrilak 21 eta otsailaren 20ra bitartean zabalik egongo da.

Amorebieta-Etxano, 2019ko urtarrilaren 21a. Amorebieta-Etxanoko Udalak martxoaren 9an egingo den Amorebieta-Etxanoko Emakume Nekazari eta Artisauen XXII. Azokan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu du.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren, martxoaren 8aren inguruan, kokatua, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorriko dira emakumeak produktu aukera zabalarekin: ogia, gozogintza, marmeladak, fruta-gozokiak, barazkiak, zeramika, arropak edota birziklatutako osagarriak.

Izena emateko epea gaur zabaltzen da, urtarrilak 21 eta otsailaren 20ra bitartean zabalik egongo da.  Azokan ikusgai izango diren produktuak emakumeek eginak izango dira eta emakumeek izango dituzte ikusgai, betiere egoitza Euskal Herrian dutelarik.
Izena emateko beharrezko informazioa:

Eskariak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dira (Herriko Plaza z/g), urtarrilaren 21etik otsailaren 20ra bitartean edota posta elektroniko bidez ere bidal daitezke: .