Amorebieta-Etxanok bizikletak garbitzeko gune bat martxan jarri du Gure Kirolaken

2019/03/01
• Bizikletak astelehenetik igandera 08:00etatik 22:00etara garbitu ahal izango dira. • Aurrekontu parte-hartzaileen bidez bizikletak garbitzeko leku ordenatu eta kontrolatu bat eskatzen zuten zornotzarrei erantzun nahi die honekin Amorebieta-Etxanoko Udalak.

Amorebieta-Etxano, 2019ko martxoaren 1a. Amorebieta-Etxanoko Udalak herrian dagoen bizikletak garbitzeko lehenengo gunea martxan jarri du. Gune hau Gure Kirolakeko pilotalekuaren alboan dago.

Zerbitzua gaurtik aurrera zabalik egongo da eta oso erabilgarria izango da mendian bizikletan ibili ondoren euren bizikleta garbitu nahi dutenentzat.

Instalazioa erabili nahi dutenek, Ametxeko txartela erabili beharko dute. Ez daukatenek, https://www.ametx.eus/eu/aurkezpena/tramiteak/ametx-txartela webgunean eskatu dezakete edo aurrez aurre, Larrea kiroldegian edo Zelaieta Zentroan.

Lehendik edozertarako Ametx txartela erabiltzen dutenek, zerbitzu honetarako aktibatzeko eskatu ahalko dute Zelaieta zentroan edo Larrea kiroldegian, edo helbidera mezu elektronikoa bidalita.

Bizikletak garbitzeko gunea astelehenetik igandera 08:00etatik 22:00etara erabili ahal izango da. Zerbitzu berri hau martxan jarrita, Amorebieta-Etxanoko Udalak erantzun egiten dio zornotzarrek aurrekontu parte-hartzaileetan egindako eskari bati. Herritarrek bizikletak modu ordenatu eta kontrolatuan garbitzeko leku baten beharrizana aipatzen zuten aurrekontu parte-hartzaileetan. Instalazio hau jartzeko egin den inbertsioa 25.000 eurokoa izan da.