Amorebieta-Etxanok “Amorebono 2019” martxan jarri du herriko kontsumoa sustatzeko

2019/10/21
• Interesatuta daudenek 40 euroko bono bat eros dezakete eta horrekin 50 euroko erosketa bat egin daiteke. Bonoa azaroaren 4tik abenduaren 5era erabili ahal izango da. • Bonoak Dendariaken bulegoan salduko dira.

Amorebieta-Etxano, 2019ko urriaren 21a. Amorebieta-Etxanoko Udalak lankidetza akordio bat sinatu du Dendariak elkartearekin. Lankidetza horren emaitza izango da “Amorebono 2019” kanpaina. Helburua herriko establezimenduetan erostea sustatzea da (denda txikietan eta ostalaritzako establezimenduetan). Horretarako, 16 urte baino gehiago dituzten zornotzarrek edo herrikoak ez direnek, 40 euro ordaindu eta bono bat eskuratu dezakete. Bono horrekin 50 euroko erosketa bat egin ahal izango da arazoaren 4tik abenduaren 5era.

Guztira 2.000 bono jarriko dira salgai eta bakoitzak gehienez bono bi eros ditzake.

Amorebieta-Etxanoko Udalak, Enplegu eta Ekonomi Sustapen Sailaren bidez, 20.000 euro bideratuko ditu aurrezteko ekimen honetara. Ekintza honen helburua herriko merkataritza sustatu eta dinamizatzea da.

Bonoak Dendariakek bulegoan salduko dira (Luis Urrengoetxea kalea 9 behea) 10:00etatik 14:00etara (astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan) eta 16:00etatik 20:00etara ostegunetan.