Amatasuna eztabaidagai Amorebieta-Etxanon

2018/10/01
• Amatasunari buruzko ikastaroa urriaren 24 eta 31n eta azaroaren 7an izango da, 17:30etik 19:30era Nagusi Aretoan. • Interesa duten emakumeek gaurtik, urriaren 1etik, aurrera izena eman dezakete urriaren 15era arte. Horretarako 946300190 telefono zenbakira dei dezakete edo mezu bat bidali berdintasuna@amorebieta.eus helbidera.

Amorebieta-Etxano, 2018ko urriaren 1a. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun Sailak amatasun tailer bat antolatu du. Ama izan diren emakumeei tresnak eskaini nahi zaizkie beraien amatasuna bizitzeko leku desberdin bat eraikitzeko.

Tailerrean bakoitzak bere buruarekin egin beharreko negoziazioak landuko dira, norbera den benetako ama horrekin bateragarria den amatasun bat bizi ahal izateko, bakoitzak dituen aukerak eta inguruabarrak kontuan hartuz. Emakumea mugatzen duten usteak ere landuko dira, sortzen diren emozioak eta emakumea geldiarazten dutenak (esaterako errua) eta gorputza.

Tailerra urriaren 24 eta 31n eta azaroaren 7an izango da, 17:30etik 19:30era Nagusi Aretoan. Haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da.
Interesa duten emakumeek gaurtik, urriaren 1etik, aurrera izena eman dezakete urriaren 15era arte. Horretarako 946300190 telefono zenbakira dei dezakete edo mezu bat bidali  helbidera.