Amaituta daude Kimerako eta Errotetako bide berriak

2014/04/09
• Oinezkoen eta ibilgailuen irisgarritasuna eta segurtasuna areagotu dira

Amorebieta-Etxano, 2014ko apirilaren 9a. Amorebieta-Etxanoko Udalak amaiera eman die Kimerako eta Errotetako bide berriak atontzeko lanei.

Batetik, Kimera auzora iristeko udal bidea konpondu eta asfaltatu da, Frantsesena parajeraino. Lasuen eraikuntzak egindako lanak dira, eta zenbatekoa 90.000 euro ingurukoa izan da. Asfaltatzeaz gain, markatu egin dira arekak, euri urak behar den moduan hustu ahal izateko.  Kilometro bateko tartea da, eta sarbidea errazagoa eta seguruagoa da beharrak amaitu ostean, bai oinezkoentzat eta bai ibilgailuentzat ere.

Errotetako bidean egindako lanak, bestetik, San Migel eta Euba auzoen bitartean burutu ditu Campezo Bideak eta Zerbitzuak enpresak, eta inguru horretan ere ibiltarien eta ibilgailuen segurtasuna areagotu da. Bide berriak 235 metroko luzera dauka, gutxi gora behera, eta hiru metroko zabalera. Lanen aurrekontua 90.000 eurokoa izan da kasu honetan ere.