Amaitu dira Etxanorako bidegorrirako lanak

2018/08/16
• Txolonetik Etxanora doan tartea amaitu da. Honi esker auzoen eta herriaren erdigunearen arteko komunikazioa hobetuko da. • Bidegorria handitu denez, zirkulazioa hobetuko da. Gainera, seguruagoa izango da oinezkoentzat eta txirrindularientzat. • Udalak zornotzarrei aukera jasangarriak eskaintzen jarraitzen du.

Amorebieta-Etxano, 2018ko abuztuaren 16a. Etxanoko bidegorriaren bigarren faseko lanak amaitu dira eta orain Txolonetik Etxanora joateko aukera izango dute oinezkoek eta txirrindulariek. Lan hauei esker, zornotzarrek ibilbide hau modu seguruan egin ahal izango dute aurrerantzean.

 Bigarren fase honetan bidegorria egin da La Bañera eta Andra Mariko ermitaren artean. Honek aukera emango die inguruko auzokideei herriaren erdigunearekin komunikazio hobea izateko. Lan hauek amaiera ematen diote hasiera batean Txolonetik La Bañerako bidegurutzera arte egindako bidegorri zatiari.

Lan hauei esker, zornotzarrek errei bi izango dituzte bizikletentzat 3 metroko zabalerarekin, bakoitza noranzko baterako, eta jasotako espaloi bat, bi metroko zabalerarekin, oinezkoentzat. Gainera, errepideko asfaltoa berriztatu da eta ibilgailuei abiadura mugatu zaie (40 km/h) bide segurtasuna handitzeko. Segurtasuna areagotzeko baita ere, luminaria berriak jarri dira auzokideek ikuspen handiagoa izan dezaten.

Bidegorria handitu denez, oinezkoen eta txirrindularien zirkulazioa hobetuko da.

Bigarren fase honetarako Udalak 500.000 euroko inbertsioa egin du. Amorebieta-Etxanoko Udalak urrats berri bat eman nahi du lan hauekin, herritarrei aukera jasangarriak eskainiz eta ingurumena zainduz.