'Ama Mu etxera itzuli da' haurrentzako filma estreinatuko da Zornotza Aretoan, maiatzaren 22an

2022/05/19
• Emanaldia 17:00etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko eskuragarri daude www.sarrerakzornotzaaretoa.com webgunean. • Christian Rylteniusek zuzendutako filma da, eta 4 urtetik gorako haurrei dago zuzenduta.

Zornotzarrek 'Ama Mu etxera itzuli da' haurrentzako filmaren euskarazko estreinua ikusteko aukera izango dute Zornotza Aretoan. Estreinaldia datorren maiatzaren 22an izango da, larunbata, 17:00etan hasita. 4 urtetik gorako haurrentzat gomendatutako filma da. Emanaldi honetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, online, www.sarrerakzornotzaaretoa.com webgunean; bakoitzak 5,50 euroko kostua du. 

Filmaren sinopsiak honela dio: etxaldera zikoina bidaiari bat iristen den egunean, Ama Muri galdera bat datorkio burura: `Non dago benetan nire etxea?´. Nola jakin dezake ziurtasunez bere landa eta bizitokitzat duen etxaldea bere benetako etxea direla? Agian bada toki hoberik berarentzat mundu zabalean. Bele saiatzen da azaltzen besteen belardiak ez direla beti berdeagoak, baina Ama Muk ez dauka argi. Izan ere, batzuetan, galdu egin beharra dago berriro etxerako bidea aurkitzeko.