Alkatetzaren komunikatua Baionan eraildako emakumearen heriotza guztiz gaitzesteko

2019/11/08

Amorebieta-Etxanoko Udalak ondoko adierazpena egiten du, indarkeria matxista dela-eta azaroaren 2an Baionan, Lapurdin, eraildako emakumearen heriotza guztiz gaitzesteko.

Udalbatzak bere konpromisoa berretsi nahi du bizitza, askatasuna, duintasuna eta emakumeek herritar gisa dituzten eskubideen kontra erasotzen duten indarkeria mota guztiak errotik ezabatzeko. Indarkeria matxista emakume eta gizonen arteko berdintasun ezaren adierazpenik basatiena da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak bere samina eta gaitzespena adierazi nahi du hilketa matxista honen aurrean.