Alemanian, First Lego League Open Championship lehiaketan parte hartuko duten Karmengo Ama ikastetxeko ikasle-taldea hartu du Amorebieta-Etxanoko Udalak

2010/09/07
- Zorionak eman nahi dizkie Udalak “udalerriaren enbaxadore hobezin” hauei egindako lanagatik, eta jarritako ilusioagatik eta irmotasunagatik, eta Alemaniako finalerako zorterik onena opa die. - Alemaniako Padenborn hirian maiatzaren 7tik 10era gauzatuko den First Lego League Open Championship lehiaketaren finalean Euskadi ordezkatuz hartuko dute parte Karmengo Ama ikastetxeko ikasleek eta irakasleek. - First Lego Leaque (FLL) lehiaketaren laugarren edizioan Euskadiko txapeldun Euskadi izan dira, eta estatu mailan proiektu berritzailerik onenarentzako saria eskuratu dute. Horren ondoren, Amorebieta-Etxanoren eta Euskadiren ordezkari izango dira nazioarte mailako zientzia, teknologia eta sorkuntza alorretako zitan.

Amorebieta-Etxano, 2013ko maiatzaren 3a. Amorebieta-Etxanoko alkate David Latxagak, Kultura eta Kirol zinegotzi den Andoni Agirrebeitiak eta Itxaso Iriondok, Gizarte Ekintzako zinegotziak, Udalaren ordezkaritzan, harrera egin diete Zelaieta zentroan, Alemaniako Padenborn hirian maiatzaren 7tik 10era egingo den  First Lego League Open Championship lehiaketan Euskadi ordezkatuz parte hartuko duten Karmengo Ama ikastetxeko ikasleei.

First Lego Leaque (FLL) lehiaketaren laugarren edizioan Euskadiko txapeldun  Euskadi izan  eta estatu mailan proiektu berritzailerik onenarentzako saria eskuratu ondoren, nazioarte mailako zientzia, teknologia eta  sorkuntza alorretako zitan Amorebieta-Etxanoren eta Euskadiren ordezkari izango diren DBH 4ko ikasleen alde egitera dator Udala harrera honen bidez.

Izan ere, partaide aktiboa izan baita Udala taldeak burutu  izan dituen ekimenetan eta, oraingoan, “udalerriaren enbaxadore hobezin” hauei egindako lanagatik, eta jarritako ilusioagatik eta irmotasunagatik zorionak emateko, eta Alemaniako finalerako zorterik onena opatzeko momentua da.

Kailego12

Zientziaren, teknologiaren, sorkuntzaren eta talde-lanaren aldeko bultzada  emateko xedearekin, First Lego League lehiaketan  parte hartzea erabaki zuen Karmengo Ama Ikastetxeak. Errobotikaren eta programazioaren alorretako praktikak egin eta zegokion proiektu teknikoa garatzeaz gain, gure herriko hirugarren adinekoen beharrizanen azterlan zorrotza egin ondoren, beharrizan horiei erantzun globala emango zien proiektua ere gauzatu dute Karmengo Ama ikastetxeko ekipokoek. Proposamen puntualen artean (batzuk abian daude dagoeneko eta beste batzuk, berriz, aztertze-fasean), alde batetik belaunaldien arteko harremanak sustatzea eta beste aldetik, gazteak gizarte-arloan partaide aktiboak izatera eraman nahi dituen “Babes ezazu jakintza” izeneko proiektua nabarmen daiteke. 

Martxan dago proiektu hori ekainean amaituko den proba pilotu baten bidez. Ikastetxeak jaso dituen ebaluaketak oso positiboak izan dira, eta etorkizunean ere ekimenari eustea ari dira pentsatzen ikastetxean.

Lagundu dieten guztiei eskerrak eman nahi dizkiete, asko izan baitira proiektua gauzatzen lankide izan dituztenak: Udala, erakundeak, komertzio txiki eta handiak, taldeak eta banakakoak. 

Sare sozialak erabilita, interesa duten guztiek taldearen segimendua gauza dezakete: www.kailego12.tk blogean, Facebooken: kailego12 eta Twiterren: @kailego