Ahalduntzea eta osasuna Amorebieta-Etxanoko Udalak eskaintzen dituen ikastaro berrietan

2020/05/08
• Berdintasun Sailak hiru ikastaro eta hitzaldi bi online eskainiko dizkie zornotzarrei maiatzean eta ekainean. Mindfulness, hileko kontzientzea, biodantza, psikologia feminista eta osasunetik ahalduntzea landuko dira. • Parte hartu nahi duten emakumeek ostiralera arte, maiatzak 17, izena eman dezakete 94 630 01 90 telefono zenbakira deituz edo mezu elektroniko bat bidaliz ondoko helbidera: berdintasuna@amorebieta.eus.

Amorebieta-Etxano, 2020ko maiatzaren 8a. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun Sailak hiru ikastaro eta online hitzaldi bi eskainiko ditu maiatzean eta ekainean, maiatzaren 28a, Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Eguna, dela-eta.

Oraingoan herriko emakumeek mindfulness, hileko kontzientea, biodantza, psikologia feminista eta ahalduntzea osasunetik landuko dituzten saioetan parte hartu ahal izango dute.

Zehazki, hauek izango dira ikastaroak:

Minfulness
Ikastaroak genero ikuspegitik estresa gutxitzeko tresna moduan landuko du mindfulness teknika. Saio hauetan jarrera bat landu nahi da, emakumeen ahalduntze prozesua eta hauen osasuna hobetzen lagundu dezakeen jarrera.

Data: maiatzak 25 eta ekainak 1, 8, 15 eta 22
Ordua: 10:30-12:30 gaztelaniaz /17:00-19:00 euskaraz

Ezagutu zure hilekoaren zikloa
Ikastaroaren helburua hileko kontzientearen kontzeptua lantzea eta gogoeta egitea da. Norbere hilekoa ezagutzeko teknikak eskuratuko dituzte emakumeek, zikloaren fase bakoitzarekin konektatzeko, eta ondorioz, hilekoarekin dugun harremana eta hilekoaren bizipena hobetu.

Data: maiatzak 20 eta 27 eta ekainak 3 eta 10
Ordua: 17:30-19:30

Biodantza
Biodantzan mugimenduaren bidez gorputza lantzen da. Ikastaro honek parte-hartzaileei energia gehitu eta sistema immunea indartzeko aukera emango die.

Data: maiatzak 21 eta 28 eta ekainak 4, 11 eta 18
Ordua: 17:30-19:00

Parte hartu nahi duten emakumeek ostiralera arte, maiatzak 17, izena eman dezakete 94 630 01 90 telefono zenbakira deituz edo mezu elektroniko bat bidaliz ondoko helbidera: .  Ikastaro guztiak doakoak izango dira eta Zoom plataformaren bidez egingo dira.

Halaber, hilabete honetan Berdintasun Sailak osasuna genero ikuspegitik landuko duten hitzaldi bi eskainiko ditu. Batetik, Ianire Estébanez psikologo feministak “Zoratuta gaude edo sistema honek gure onetik ateratzen gaitu? Osasun mentala eta feminismoa” saioa eskainiko du maiatzaren 27an 17:30etik 19:00etara. Bigarren hitzaldiaren izenburua “Osasunetik ahalduntzea" da. Lidia Coscorrotza familia medikuak emango du maiatzaren 28an 17:30etik 19:00etara. Bi hitzaldiak Ianire Estébanez eta Lidia Coscorrotzaren YouTubeko kanaletik emango dira, hurrenez hurren. Biak doakoak dira eta ez izenik eman behar.

Bestalde, azpimarratu beharra dago Berdintasun Sailak apirilean hasitako elikadura kontzientearen tailerrarekin jarraitzea erabaki duela, arrakasta handia izan baitu. Horrela, parte-hartzaileek beste lau saio izango dituzte maiatzean.

Programa osoa (7MB)