Adierazpen instituzionala Soraluzen eraildako emakume baten heriotza guztiz gaitzesteko

2020/03/17

Amorebieta-Etxanoko Udalak ondoko adierazpena egiten du, familia barruko indarkeriaren ondorioz pasa den astelehenean, martxoaren 16an, Soraluzen gizonezko batek bere ama erail baitu. Amorebieta-Etxanoko Udalak erailketa honen aurrean bere gaitzespen osoa agertzen du.

Udalbatzak bere konpromisoa berretsi nahi du bizitza, askatasuna, duintasuna eta emakumeek herritar gisa dituzten eskubideen kontra erasotzen duten indarkeria mota guztiak errotik ezabatzeko. Emakumeen kontrako indarkeria emakume eta gizonen arteko berdintasun ezaren adierazpenik basatiena da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak bere samina eta gaitzespena adierazi nahi du hilketa matxista honen aurrean.

Egungo osasun alarma egoera dela-eta, ez zaie herritarrei biltzeko deirik egingo.

Amorebieta-Etxano, 2020ko martxoaren 17a