Adierazpen instituzionala giza eskubideen kontrako azken urraketak irmoki gaitzesteko

2021/07/09

Amorebieta-Etxanon, 2021eko uztailaren 8an


Amorebieta-Etxanoko Udalak Murchanten, Nafarroan, Gasteizko emakume baten hilketa matxista gaitzesten du. Amorebieta-Etxanoko Udalak elkartasuna adierazi nahi die biktimaren familiari eta hurbileko pertsonei.

Adierazpen honetaz baliatu nahi dugu, halaber, Samuel Luiz gaztearen hilketa homofoboa gaitzesteko, joan den larunbatean, uztailaren 3an, Coruñan. Gure elkartasuna biktimaren familiari eta lagunei.

Emakumeen aurkako eta LGTBI+ kolektiboaren aurkako indarkeriaren arazoaren zati bat baino ez dute erakusten heriotzek. Kolektibo horren haztegia emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean oinarritzen da. Pertsonen aurka modu desberdinetan egiten den indarkeria (bikarioa, psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, homofoboa) pertsonen duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurkako eraso larria da; ondorioz, giza eskubideen urraketa larria eta onartezina da.

Korporazio gisa, pertsonen bizitzaren, askatasunaren, duintasunaren eta herritartasun osoaren aurkako indarkeria-mota guztiak desagerrarazteko konpromisoa berretsi nahi dugu. Indarkeria matxista, eta homofoboa, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpenik bortitzena da, eta indarkeria mota ororen aurka gaudela erakutsi nahi dugu.

Amorebieta-Etxanoko elkarte feministek deitutako elkarretaratzea babesten dugu, eta herritarrei dei egiten diegu horretan parte hartzera eta babesa ematera, emakume guztien aurkako erasoak gaitzesteko.