Adierazpen instituzionala giza eskubideen kontrako azken urraketak irmoki gaitzesteko

2021/06/14

Amorebieta-Etxano, 2021eko ekainaren 14an, astelehena. Amorebieta-Etxanok Udalako gaitzespenik gogorrena egin nahi du ekainaren 3an, osteguna, Sevillan Rocío Caíz gaztearen hilketaren gainean.

Amorebieta-Etxanoko Udalak gaitzespenik gogorrena egin nahi du ekainaren 11n, ostirala, Armillacen (Lot-et-Garonne) emakume baten hilketaren gainean.

Amorebieta-Etxanoko Udalak, halaber, gaitzetsi egiten du ekainaren 11n, ostirala, Basauriko bere etxean emakume haurdun batek jasandako erasoa. Emakume horrek mehatxuengatik zeukan urruntze-agindua indarrean dago, eta genero-indarkeriaren biktimei jarraipena egiteko programa judizialaren barruan dago.

Azkenik, Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egiten du Eudelek sustatutako gaitzespenik irmoenarekin Anna eta Olivia umeen hilketa krudelaren aurka.

EUDELek eta Amorebieta-Etxanoko Udalak elkartasuna adierazi nahi diegu familiakoei eta hurbilekoei, bai eta indarkeria matxistaren biktima guztiei ere.

Heriotzek emakumeen aurkako indarkeriaren zati bat baino ez dute erakusten, arazoak emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean jatorria baitu. Emakumeen aurka modu desberdinetan egiten den indarkeria (bikarioa, psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurkako eraso larria da; ondorioz, giza eskubideen urraketa larria eta onartezina da.

Korporazio gisa, emakumeen bizitzaren, askatasunaren, duintasunaren eta herritartasun osoaren aurkako indarkeria-mota guztiak desagerrarazteko konpromisoa berretsi nahi dugu. Indarkeria matxista da emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpenik bortitzena, eta gure gaitzespena adierazi nahi diogu emakumeen aurkako indarkeria mota orori.

Amorebieta-Etxanoko elkarte feministek deitutako elkarretaratzea babesten dugu, eta herritarrei dei egiten diegu horretan parte hartzera eta babesa ematera, emakume guztien aurkako erasoak gaitzesteko.