Adierazpen Instituzionala eraso homofoboen eta edozein motatako indarkeriaren azken urraketak irmoki gaitzesteko

2022/05/02
• Adierazpen Instituzionala aho batez onartu du Udalak. • Udalak dei egin die Amorebieta-Etxanoko herritarrei gaur, maiatzak 2, arratsaldeko 18:30etan Udaletxeko plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzera.

Amorebieta-Etxanoko Udalak aho batez onartu du gaur, larunbatean udalerrian izandako eraso homofoboa gaitzesten duen Adierazpen Instituzionala. Amorebieta-Etxanoko Udalak ez ditu onartzen oinarrizko giza eskubideak errespetatzen ez dituzten erasoak eta indarkeria. Halaber, laguntza eta elkartasuna helarazi nahi die erasandako pertsonei eta haien familiei.

LGTBI+ kolektiboaren aurka gauzatzen den indarkeria haren duintasun eta osotasun fisiko eta moralaren aurkako eraso larria da; ondorioz, giza eskubideen urraketa larria eta onartezina.

Udalbatza garen aldetik, pertsonen bizitzaren, askatasunaren, duintasunaren eta herritartasun osoaren aurkako indarkeria mota guztiak erauzteko konpromisoa berretsi nahi dugu. Edozein indarkeria motaren aurka gaudela adierazi nahi dugu.

Amorebieta-Etxanoko herritarrei dei egiten diegu gaur, maiatzak 2, arratsaldeko 18:30etan Udaletxeko plazan egingo dugun kontzentraziorako, eraso homofoboak eta edozein indarkeria mota gaitzesteko.