Adierazpen Instituzionala emakume batek asteburuan Amorebieta-Etxanon jasandako eraso matxista irmoki gaitzesteko

2022/06/13

Amorebieta-Etxanoko Udalak Adierazpen Instituzionala egin du atzo, ekainak 12, emakume zornotzar batek jasandako eraso matxista irmoki gaitzesteko. 

Korporazioak bere konpromisoa adierazten du emakumeen bizitzaren, askatasunaren, duintasunaren eta erabateko herritartasunaren aurka egiten duten eraso ororen aurka egiteko. Emakumeenganako indarkeria emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazle bortitzena da. 

Amorebieta-Etxanoko Udalak erabateko gaitzespen irmoa adierazi du gertatutakoaren aurreran eta biktima laguntzeko prestutasun osoa azaldu du.

Era berean, Amorebieta-Etxanoko herritarrei dei egiten diegu, gaur, astelehena, 18:30ean, udaletxeko plazan egingo den elkarretaratzearekin bat egiteko, eraso matxisten aurrean eta edonolako indarkeriaren aurrean gure erabateko gaitzespena adierazteko. 

Amorebieta-Etxanon, 2022ko ekainaren 13an