Adierazpen instituzionala abanton eraildako bi emakumearen heriotza guztiz gaitzesteko

2020/03/12

Amorebieta-Etxanoko Udalak ondoko adierazpena egiten du, indarkeria matxista dela-eta atzo, martxoaren 11n Abanton, eraildako bi emakumeen, ama bat eta haren alaba, heriotza guztiz gaitzesteko.

Udalbatzak bere konpromisoa berretsi nahi du bizitza, askatasuna, duintasuna eta emakumeek herritar gisa dituzten eskubideen kontra erasotzen duten indarkeria mota guztiak errotik ezabatzeko. Indarkeria matxista emakume eta gizonen arteko berdintasun ezaren adierazpenik basatiena da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak bere samina eta gaitzespena adierazi nahi du hilketa matxista honen aurrean.

Emakume guztien aurkako erasoei, gure gaitzespen irmoa adierazteko, kontzentrazio-deia egiten diegu Zornotzar guztioi gaur 18:00etan Sabino Arana, 1 kalean.

Amorebieta-Etxano, 2020ko martxoaren 12an