Abisu horia, Amorebieta-Etxanon euriagatik eta haizeagatik

2020/10/02
• Balkoietatik eta zuhaitzetatik urrun egoteko eskatu die Udalak herritarrei • Euskalmetek gaur eta biharko alertak aktibatu ditu euria, ekaitz eta zortzi metroko olatuengatik

Euskalmetek alertak aktibatu ditu gaurko, ostiralerako, eta biharko, larunbaterako, prezipitazio handiak, ekaitzak eta zortzi metrorainoko olatuak direla eta Euskalmetek asteburu honetarako aktibatutako alerta horiaren berri ematen die bere herritarrei Amorebieta-Etxanoko Udalak. 

Udalak gomendatzen du ez hurbiltzea eraikinetara, loreontziak edo bestelako objektuak erortzeko arriskua dagoelako, ezta zuhaiztietara ere. 

Tenperatura maximoak 12 eta 16 °C-raino jaitsiko dira. Elurra 1.400-1.500 metroko altitudean egon liteke asteburu honetan.