Abian dira Ibaizabal ibaiaren ibaiertza berreskuratzeko lanak Zubipunta Poligonotik igarotzean
Amorebieta-Etxano, 2021eko ekainaren 7an, astelehena. Astelehen honetan, ekainaren 7an, URA Uraren Euskal Agentziaren kontrata den UTE Kantauri Ibaiak enpresak, Ibaizabal ibaiaren ibaiertza berreskuratzeko eta babesteko lanak hasiko ditu
Amorebieta-Etxanoko Zubipunta industrialdean. Obra horiek astebete inguru iraungo dute.
2019ko azaroan Ibaizabal ibaiaren ertzeko zenbait zuhaitz ibaira erori ziren. Lan hauek ibaiaren ur-fluxua oztopatzen zuten zuhaitzak kentzeko lanen osagarriak dira eta hilabete batzuk lehenago egin zituen URA-Ur Agentziak.
Orain egin beharreko lanak eroritako zuhaitzen erroiluaren eta ibaiertzaren artean dagoen zuloa betetzean oinarrituko dira, berreskuratutako eremuan ibaiertzeko landarediaren landaketa barne.