Erraldoien eta buruhandien jaia, Eloísa Bielsak diseinatutako kartelean, Amorebieta-Etxanoko jaiak iragartzeko

2010/09/07
• Gazteen Informazio Bulegoaren bidez Udalak abian jarritako lehiaketaren irabazlea izan da. • Jaiak iragartzeko kartelean eta egitarauan erabiliko da irudia, bai eta euskarri digitaletan ere. • Aurtengo edizioan 105 proposamen aurkeztu dira. • Lehiaketa irabazi duen proiektuak 1.000 euroko saria jasoko du.

Amorebieta-Etxano, 2013ko ekainaren 20a. Eloísa Martínez burgostarrak aurkeztu duen lan grafikoak irabazi du Gazteen Informazio Bulegoaren bidez Amorebieta-Etxanoko Udalak aurtengo jaien irudia aukeratzeko martxan jarritako lehiaketa. Lehiaketa irabazi duen proiektuak 1.000 euroko saria jasoko du. 

Irudiak erraldoien eta buruhandien jaia eta danborrada islatzen ditu, eta jai kartelerako eta egitaraurako ez ezik, jaiak iragartzeko euskarri digital guztietan ere erabiliko da.
Partaidetza lehiaketan

Aurtengo edizioan 105 proposamen aurkeztu dira. Jasotako lanen artean, adituek osatutako epaimahaiak (publizista bat eta bi diseinatzaile grafiko izan dira epaimahaikide) lau proiektu aukeratu zituen eta horien artean hautatu dute Jai Batzordeko kideek lehiaketa irabazi duen lana.


Ikusgai dago diseinu irabazlea Ametx erakunde autonomoaren web orrian (www.ametx.net) eta Udalarenean (www.amorebieta-etxano.net).