50 sombras de Grey trilogiaren literatura eta gizarte arrakastaren analisia egiteko hitzaldia izango da Zelaieta zentroan

2010/09/07
• Otsailaren 28an izango da, iluntzeko 19:00etan, Zelaieta zentroko auditorioan • Skolastika taldeko Josune Muñozek zuzenduko du literaturaren mugez gaindiko fenomeno honen inguruko hausnarketa

E.L. James idazle britainiarraren 50 sombras de Grey best seller erotikoaren literatura eta gizarte arrakastaren gaineko hitzaldi-solasaldia izango da Zelaieta zentroan ostegunean, otsailak 28.
Skolastika taldeko Josune Muñozek zuzenduko du literaturaren mugez gaindiko fenomeno honen inguruko hausnarketa.
Milioika lagunek irakurritako lan honen arrakastaren zergatiak aztertuko ditu Muñozek: “Zergatik ez dugu atsegin 50 Sombras de Grey, geldiezineko moda izanagatik ere? Beharbada, gure fantasia sexualetan ez dagoelako erasorik, ez kalterik edo, beharbada, nazkatuta gaudelako emakumeen aurkako indarkeria berekin dakarten fantasia sexualez, eta gizon bortitz batek gugan dagoen jainkosa erakuts diezagun behar ez dugulako. Baliteke zuzenean dakigulako emakumeen maitasunak ez dituela gizon bortitzak aldarazten, eta badakigulako zenbat emakume zendu diren azken hamarkadan bikotekideek edota bikotekide ohiek erahilda… Hainbat arrazoi daukagu eta zeurekin jardun nahi genuke horretaz”.

Zelaieta zentroko Udal Liburutegiko kultura eta literatura programazioko osagaietako bat da hitzaldia, baia eta Udalak martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunerako programatu dituen ekitaldietako bat ere.