2021erako Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko epea ireki da

2021/01/14
Laguntza hauek eskatzeko eta izapidetzeko prozesua ostiral honetan, urtarrilaren 15ean, hasiko da. Ekitaldi honi dagokion urteko zenbatekoa 300.000 €-koa izango da.

Amorebieta-Etxano, 2021eko urtarrilaren 14an, osteguna. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak ostiral honetan, urtarrilaren 15ean, hasiko du 2021eko ekitaldirako Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eskatzeko eta izapidetzeko prozesua. Ekitaldi honi dagokion urteko zenbatekoa 300.000 €-koa izango da.

Eskabideak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu ahal izango dira, aurrez hitzordua eskatuta 010 telefonoaren bidez (Amorebieta-Etxanotik doan). Halaber, 94 630 00 02 telefonoa eta WhatsApp 688 866 600 telefonoa ere eskuragarri daude. Aldez aurreko hitzordua bide telematikoz ere eskuratu ahal izango da, www.amorebieta-etxano.eus/cita/ web-orrialdean eskaera eginez edo haz@amorebieta.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

Gizarte-larrialdietarako laguntzak lehen aldiz eskatu nahi dituzten edo azken 3 urteetan eskatu ez dituzten pertsonek gizarte-langile batekin aldez aurreko hitzordua eskatu beharko dute.

Gizarte-larrialdietarako laguntzak etxebizitzan sortutako gastuak ordaintzera bideratuta dauden diru-laguntzak dira, hala nola alokairua edo hipoteka-kreditua, baita etxebizitzara atxikitako gastuak, etxebizitzako hornidura eta mantentze-gastuak, konponketekin eta oinarrizko instalazioekin, etxebizitzarako oinarrizko ekipamendua erostearekin edo bestelako oinarrizko premiekin lotutako gastuak ere.

Laguntzak emateko, kontuan hartuko dira gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzen dituen aginduan adierazten diren eta Eusko Jaurlaritzak argitaratzeko dituen baldintzak. Besteak beste, onuradunek Amorebieta-Etxanoko udalerrian erroldatuta egon beharko dute, bizikidetza-unitateek ezingo dute gainditu ezarritako urteko diru-sarrerak izateko baremoa eta arauan jasotako gastuak baino ez dira diruz lagunduko.