“Zornotzan JAN ALAI” lehiaketaren zazpigarren edizioan izena emateko epea zabalik dago

2018/03/05

Amorebieta-Etxanoko Jan Alai lehiaketaren edizio berria, “Zornotzan Jan Alai 2018”, gero eta hurbilago dago eta ostalariek apirilaren 20ra arte (egun hau barne) izango dute izena emateko aukera.

Deialdiaren oinarriak eta lehiaketan izena emateko orria Zelaieta Zentroko harreran eskuratu daitezke eta baita ondoko web orrietan ere: www.amorebieta-etxano.eus eta www.ametx.eus

Pintxo berritzailerik onenari 1.000 euroko saria emango zaio eta baita pintxo herrikoirik onenari ere. Zerbitzaririk profesionalena ere aukeratuko da. Gainera, 500 euro zozketatuko dira bezeroen artean eta pintxoen Top Ten-a ere egingo da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak, ostalaritza sustatu eta dinamizatzeko berriro ere ekintza honen aldeko apustua egiten du, aurrekoetan herrian oso harrera ona izan baitu.

Eman izena!