“Udan Kultura martxan 2021”: musika, antzerki, dantza eta haurrentzako 60 ikuskizun baino gehiago uda girotzeko

2021/06/23
• Formatu txikiko 12 kontzertu programatu dira herriko hainbat auzotan, herriko bakarlari eta banda ugari bilduz, besteak beste, Inun, Supercremalleras, Four seasons, Kittu edo Julio Veiga. • Horrez gain, formatu handiko beste hamar kontzertu ere izango dira, besteak beste, Anne Lukin eta Nerea Rodriguez Operación Triunfo-ko partehartzaileak, Zornotzako Musika Banda, Triki Piure, Soinutxiki, The Dignity Road, Olatz Salvador edota Xabi Solano Maiza & Kimua dantza kolektiboa. • Sarrerak doakoak izango dira eta kasu batzuetan telematikoki eskuratu ahal izango dira Zornotzaaretoa.eus webgunean eta beste batzuetan, aurrez aurre, Zelaieta Zentroan, 11: 00-13:00 eta 17: 00-20:00 ordutegian. Ondoren, zozketa egingo da izena eman dutenen artean.

Amorebieta-Etxano, 2021eko ekainaren 23an, asteazkena. Musika, antzerki, dantza eta haurrentzako 60 ikuskizun baino gehiagok osatzen dute "Udan Kultura martxan 2021" izenburupean, uztailaren 1etik 25era bitartean Amorebieta-Etxanon egingo den kultur programazioa.

Jarduera horien % 30 baino gehiago herriko elkarteek antolatu dituzte, hala nola Zornotzako Musika Banda, Udazken Txistulariak, Zornotzako koadrilak, Urgozo Rugby taldea, Udabarri Dantza Taldea, Lagun Onak, Zornotza Xake Elkartea, S.A.C.Z, Zornotzako korrikalariak eta Artxate Elkartea.

Musikari dagokionez, formatu txikiko 12 kontzertu programatu dira herriko hainbat auzotan, herriko bakarlari eta banda ugari bilduz, besteak beste, Inun, Supercremalleras, Four seasons, Kittu edo Julio Veiga. Horrez gain, formatu handiko beste hamar kontzertu ere izango dira, besteak beste, Anne Lukin eta Nerea Rodriguez Operación Triunfo-ko partehartzaileak, Zornotzako Musika Banda, Triki Piure, Soinutxiki, The Dignity Road, Olatz Salvador edota Xabi Solano Maiza & Kimua dantza kolektiboa.

Musikaz gain, antzerkiak ere bere lekua izango du, horrela, haurrentzako lau ikuskizun eskainiko dira: Sun Magoaren "Zientzialariak", Xabi Larrearen "Mr Frack", Yralekuren "Etxerik txikiena" eta Anita Maravillasen "Kotondarrak". Helduenei dagokienez, Monolokos (Gurutze Beitia eta Gorka Aginagalde), "Somos la ley" (Barsanti konpainia) eta "Erlauntza" eta "Gazte" (Hika teatroa) nabarmendu daitezke. Horrez gain, Lekittoko Deabruak taldearen "Akelarre Foc" lana ere aurkeztuko da.

Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga eta Jone Uria bertsolariek, Urbeltz Dantza Ganbararen dantzak, Euskal Herriko Artzai Txakurren Txapelketak, zinemak, tailer tematikoek, puzgarriek eta baita piragua-jaitsiera berezi batek ere euren tartea izango dute mundu guztiarentzat pentsatutako programazio honetan.

Sarrerak

Sarrerak doakoak izango dira eta kasu batzuetan telematikoki eskuratu ahal izango dira Zornotzaaretoa.eus webgunean eta beste batzuetan, aurrez aurre, Zelaieta Zentroan, 11: 00-13:00 eta 17: 00-20:00 ordutegian. Ondoren, zozketa egingo da izena eman dutenen artean. Zornotzako Gazteak elkarteak antolatutako ekitaldien kasuan, sarrerak eta informazio guztia Urtza tabernan egongo da eskuragarri.

Programazio osoa hemen eskuragarri.