“Amorebieta-Etxanoko baserriak" liburua aurkeztu da, herriko baserrien 507 argazkiz osatutako atzerabegirakoa

2021/03/22
• Lana, guztira 507 irudiz osatutako banku zabala da eta lau eremu geografikotan bildu da: Zornotza (199), Etxano (67), Boroa (88) eta Euba (153). • Liburuak atal bat eskaintzen dio eremu horietako bakoitzari, bilketan parte hartu duten pertsonen taldeari eta eremuari buruzko aipamen zehatza eskainiz, baita baserri bakoitzarekin osaturiko aurkibide bat ere. • Argitalpen hau joan den mendeko 80ko hamarkadaren hasieran hasi zen lan baten emaitza da eta hainbat egilek azpiegitura berrien eta hirigunearen garapen urbanistikoaren ondorioz poliki-poliki desagertzen ari ziren baserrien oroimena babesteagatik izandako kezkan du jatorria.

Amorebieta-Etxano, 2021eko martxoaren 22an, astelehena. Sociedad Artístico Cultural Zornoza-k, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin, herriko 507 baserriren argazkiekin osatutako atzerabegirako moduan aurkezten den "Amorebieta-Etxanoko baserriak" liburua argitaratu du. Lan hau osatzen duen argazki bakoitzak herriaren landa-arloari buruzko oroitzapenak berreskuratzeko aukera ematen du, biak, jada desagertuta dauden eta denboraren joana jasan dituzten baserrien oroimena gordetzeko helburuarekin.

Amorebieta-Etxanoko herritarrek egindako eskaera ugariek eragin dute liburuaren argitaratzea, herriko baserri guztien informazioa eta argazkiak biltzen zituen DVD formatuan argitaratutako lanaren ondoren.

Patxi Gonzalez "Sema", Mikel Gerrikabeitia Polo, Bixenti Larruzea Mezo eta Jose Luis Iturrietaren testuak ere biltzen ditu liburuak. Lana, guztira 507 irudiz osatutako banku zabala da eta lau eremu geografikotan bildu da: Zornotza (199), Etxano (67), Boroa (88) eta Euba (153). Liburuak atal bat eskaintzen dio eremu horietako bakoitzari, bilketan parte hartu duten pertsonen taldeari eta eremuari buruzko aipamen zehatza eskainiz, baita aurkibide bat ere, baserriaren izenarekin, gaur egun baserrian bizi den edo baserriaren jabea den familiaren izenarekin eta argazki batekin osatua.

Argitalpen hau joan den mendeko 80ko hamarkadaren hasieran hasi zen lan baten emaitza da eta hainbat egilek, Pedro Juan Aranak, Adolfo Crespok, Andrés Rodriguezek, Javier Zabalak eta Txomin Goienetxek, besteak beste, azpiegitura berrien eta hirigunearen garapen urbanistikoaren ondorioz poliki-poliki desagertzen ari ziren baserrien oroimena babesteagatik izandako kezkan du jatorria.

Liburua formatu fisikoan

Amorebieta-Etxanoko Udalak liburu kopuru mugatua prestatu du eta udalerriko auzoetako auzo-elkarte bakoitzari bi kopia banatzeari ekin dio, Zelaieta Zentroan eta herriko ikastetxeetan. Zelaieta Zentroko Udal Liburutegian ere eskatu ahal izango da mailegua. Gainera, PDF formatuan deskargatzeko aukera dago, online eta doan, Ametx-en webgunean.

Liburua formatu fisikoan erosi nahi duten guztiek Zornoza Kultur Elkarte Artistikoaren lokaletan eskatu ahal izango dute (Harrison kalea 6, behekaldea) apirilaren 12tik 16ra, 18:00etatik 20:00etara edo bestela, mezu elektroniko bat bidaliz baserriak.sacz@gmail.com. Liburuaren prezioa 20 eurokoa da.