2019ko Eskualdeko Enplegu Plana

2019/10/28
Amorebieta-Etxanoko Udalak 9 pertsona kontratatuko ditu (8 peoi eta taldeko arduradun bat) herriko espazio publiko eta berdeguneetan mantentze-lanak egiteko.

Amorebieta-Etxanoko Udalak 9 pertsona kontratatuko ditu (8 peoi eta taldeko arduradun bat) herriko espazio publiko eta berdeguneetan mantentze-lanak egiteko. Kontratuek 6 hilabeteko iraupena izango dute, lanaldi osoan.

 Kontratatuko direnek DERRIGOR ondoko BALDINTZAK bete behar
dituzte:  

  • Aldez aurretik lanik izan ez dutenak edo iraupen luzeko langabetuak: kontratatu aurreko 540 egunetan Lanbiden lan eskatzaile bezala izena emanda daudenak, baldin eta epe horretan gutxienez 360 egunetan langabezian egon badira 
  • Amorebieta-Etxanon erroldatuta egon azken 5 urteetan
    jarraian edota 15 urteetan, etenak izan arren 
  • Amorebieta-Etxanoko Udalak kontratatuta ez egotea 
  • Taldeko arduraduna: B gidabaimena

  Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kofinantzatutako programa

IZENA EMATEKO EPEA:

2019ko urriaren 28tik , azaro 4ra

Lanbideren web orriaren bidez emango da izena: www.lanbide.euskadi.eus