2017. ekitaldiko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren errolda

2017/03/15
Epea: Diru-kopurua gainordainik gabe ordain daiteke, aurtengo apirilaren 1etik maiatzaren 31ra. Helbideratutako ordainagiriak 2017ko maiatzaren 2an kobratuko dira.

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

 IRAGARKIA

 Zergadunei jakinarazten zaie Udal honetako Alkate Udalburuak 2017. ekitaldiko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren errolda onartu duela.

 Iragarki honek zerga hori ordaindu behar duten zergadunentzat jakinarazpen ondorioak izango ditu, martxoaren 10eko 2/2005 Bizkaiko Lurralde Historikoko Tributu Foru Arau Orokorraren 100.3 art.an xedatutakoarekin bat etorriz.

 Noiz, non eta nola ordaindu.

 1.- Borondatezko ordainketa, gainordainik gabekoa:

A) Epea:  Aipatutako erroldaren diru-kopurua gainordainik gabe ordain daiteke, aurtengo apirilaren 1etik maiatzaren 31ra.

B) Nola ordaindu: Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Amorebieta-Etxanoko Udalaren edozein erakunde laguntzailetan ordain daitezke. Horretarako, zergadunen etxeetara bidaliko diren agiriak aurkeztu behar dira. Helbideratutako ordainagirien kasuan, dagokion banketxeak zuzenean kontu korrontetik pasatuko du ordaindu beharreko diru-kopurua.

C) Tokiak: Erakunde laguntzaileren edozein bulegotan, jendaurreko ordutegian, eta berorien kutxazainetan eguneko 24 orduetan; www.amorebieta-etxano.net/nireordainketa web orrian ere egin daiteke.

D) Helbideratutako ordainagiriak 2017ko maiatzaren 2an kobratuko dira.

E) Banketxe helbideraketek kobrantzako epean eragina izan dezaten, epe-muga 2017ko martxoaren 15era arte izango da.

F) Ohartarazi, borondatezko ordainketa-epea amaituta, premiamendu prozeduraren bidez ordainaraziko direla zorrak, gehi %20ko gainordaina eta berandutze interesak, eta beharrezkoa bada, prozedura gastuak ere bai.

Agiriak jaso  ezik edo galtzen badira, Udal Diruzaintzaren bulegoan beste ale bat eskatu ahal izango da.

Errolda jendaurrean azalduko da borondatezko epea hasi baino 15 egun arinago. Momentu horretatik aurrera, legez interesatuak direnek berraztertzeko errekurtsoa jar dezakete Alkatearen aurrean hilabeteko epean.

Amorebieta-Etxano, 2017ko martxoaren 14an

 Alkatea,

 

 

Sinadura: Andoni Agirrebeitia Abendibar