2015. urteko familia ugarien hobariak

2014/11/13
Saila: Ogasun, Ekonomia eta Ondasun // 2015eko ekitaldiko ordainagirian hobaria izateko eskaerak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaituko da.

BANDOA - 2015. URTEKO FAMILIA UGARIEN HOBARIAK

TMIZren (Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga), OHZren (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga) eta Uraren ordainagiriak ordaindu behar dituzten subjektuei, familia ugariaren baldintza betetzen badute, jakinarazten zaie 2015eko ekitaldiko ordainagirian hobaria izateko eskaerak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaituko dela.

Hobaria indarrean dagoen Ordenantza Fiskaletan aurreikusitako moduan eta baldintzekin aplikatuko da.

Baldintza orokorrak:

1.- Familia unitateko kide guztiak udalerrian erroldatuta izatea.
2.- Familia unitateko kide bakoitzeko errenta 9.000,00 €-tik gorakoa ez izatea. Kide minusbaliatu bakoitzeko bikoitza zenbatuko da. (PFEZren zerga-oinarri orokorra).

Baldintza bereziak eta aurkeztu beharreko agiriak: Kontsultatu hauetan:
- Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen (TMIZ) gaineko Zerga arautzen duen Zerga Ordenantza.
- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) arautzen duen Zerga Ordenantza.
- Zerbitzu publikoak eman eta administrazio jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituen Zerga Ordenantza. (Ur Hordinura).

Informazio gehiago behar izanez gero, Diruzaintzako Udal Bulegoetara jo dezakezue, Herriko Plaza (946.300.002)  edo www.amorebieta-etxano.net web orrian.

Amorebieta-Etxanon, 2014ko azaroaren 6an

ALKATEAK,



Izp.: David Latxaga Ugartemendia