20 pertsonen ahotsak jaso ditu emakume ekintzaileen ahalduntzeari buruzko jardunaldiak

2022/11/24
• Amorebieta-Etxanoko Udalak eta FP Zornotzak antolatutako jardunaldi hau gaur, azaroaren 24an egin da eta helburu izan du pertsona ekintzaileak elkartu eta ahalduntzea, horretarako, beren negozioen inguruan hitz egiteko, horiek aurkezteko eta gainerako ekintzaileekin norberaren esperientzia partekatzeko gune bat eskainiz. • Parte hartu duten 20 pertsonek, emozioen kudeaketa ere landu dute Mindfullnes eta Biodantza tailerren bitartez.

Egungo egoera ekonomiko zein sozialari erreparatuz gero, ekintzailetza gero eta zailagoa bilakatzen ari da eta beldur handia eragiten du negozio bat hasi edo martxan jarri nahi dutenen artean. Ildo horretan, Amorebieta-Etxanoko Udaleko ekintzaileentzako aholkularitza eta laguntza zerbitzuak ezinbestekotzat jotzen du ekintzaileei espazio propioa eta ahotsa ematea, ekintzailetza prozesuan laguntza eskaintzeko eta ekiteko garaian kolektibo honek eta are gehiago emakume ekintzaileek sentitzen duten bakardade hori saihesteko. 

Ahalduntzeko jardunaldia
Gauzak horrela, berdintasuna oinarri hartuta, Amorebieta-Etxanoko Udalak, FP Zornotzarekin lankidetzan, ekintzaileei beren negozioaren inguruan hitz egiteko, horiek aurkezteko eta gainerako ekintzaileekin norberaren esperientzia partekatzeko gune bat eskaini nahi izan die.

Horretarako, joan den azaroaren 24an, ekintzaileak ahalduntzeko jardunaldi bat egin dute. Bertan, ahotsa eman zaie negozio berri bat abiarazi duten 20 pertsonei. Mota guztietako negozioak dituzten pertsonak elkartu ziren jardunaldian, ia guztiak emakumeak, hala nola: ehungintzako tailer bat, komunikazio- eta oratoria-trebetasun zentro bat, garbiketa industrialeko zerbitzu bat, pizzeria bat, emakumeen arropa-denda, Branding eta diseinu grafikoa, meditaziorako erretiro-etxe bat, okindegi/gozotegi bat, fisioterapia-zentro bat, dastatze-taberna bat, hortz-klinika bat, garbiketa  eta arkitektura-zerbitzu bat, estetika-zentro bat edo meditazio-zentro bat.

Jardunaldiak helburu  izan du ekintzaile horiek ahalduntzea eta elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta sinergiak sortzeko espazioa eskaintzea, eguneroko zereginak edo arazoak alde batera utzita.

Horrela, emakume ekintzaileak ardatz izan dituen ahalduntze jardunaldi honetan, 20 parte-hartzaileek, beren negozioak ezagutarazi eta azaltzeaz gain, emozioen kudeaketa landu dute mindfullness eta biodantza tailerren bitartez. Ondoren, parte-hartzaileek mokadutxoa hartu eta jardunaldiari amaiera emateko tailerretik ateratako ondorioak aurkeztu zituzten.