Zintzilik 2021

Noiz
2021/05/17 09:00 - 2021/06/15 21:00
Non
Zornotza Aretoa
Hitzorduaren URLa
Kanpo webgunea

Koloretan bizi lelopean, "Zintzilik" Artea balkoietan, proiektuaren helburua Amorebieta-Etxanoko balkoiak kolorez eta adierazpen artistikoz betetzea da

Zintzilik 2021

Era berean, Amorebieta-Etxanoko herritarren laguntza behar duen kultura-proiektu bezala aurkezten da, aldi baterako bertako balkoiak artistek egindako lanak hartuko dituen erakusketa-agertoki bihur daitezen.
Era berean, "Zintzilik" proiektua kaleko sorkuntza artistikoez modu informalean eta partekatuan gozatzeko aukera da, lagun artean, familian edo banaka.
Anima zaitez zuk nahi edo ahal duzun moduan parte hartzera, bai margotzen, bai balkoia lagatzen, baita zure erara gozatzen ere.
OINARRIAK
1. Lehiaketa Zornoza Arte eta Kultura Elkarteak antolatzen du, Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin.
2. Artelana, eguraldiari aurre egiteko gai izango den 1,30 x 1,50 m-ko olan-mihisean egingo da, izan ere, zintzilik artelanak Amorebieta-Etxanoko hiriguneko balkoietan eskegita egongo dira.
3. Modalitate honetan parte hartu nahi dutenek Zelaieta Zentroan izango dituzte lonetak. Zintziliek ehun sendo eta 4mmko botoi-zulodunez inguratuta izan beharko dute balkoietan eskegita ez daitezen apurtu. Nahi duenak bere olan-mihisea lortu eta postaz bidali ahal izango du Zelaieta Zentrora ( Zelaieta parkea z/g 48340 p.k. Amorebieta-Etxano) . Dena dela, dagozkien gastuak artistaren kontura izango dira.
4. IZEN-EMATEA: maiatzaren 17tik aurrera Zelaieta Zentroko harreran (946300650).
5. Artelanak Zelaieta Zentroan (Zelaieta parkea 48340 p.k. Amorebieta-Etxano) entregatu beharko dira, ekainaren 15a azken eguna izango da. Artelanek kiribildurik eta tolestu gabe entregatu beharko dira inskripzioarekin batera banatutako fitxa grapatuta duela.
6. Artistek 20€-ko dieta izango dute. Dieta hori Zelaieta Zentroan jaso ahal izango dute lana entregatzen duten egunean, izen emate orriaren agiria aurkeztuz
7. Bi gune egokituko dira erakusketarako:
a. Lehiaketa gunea non Zintzilik 2021ekoak baino ez diren egongo
b. Erakusketa gunea non beste edizio batzuetako Zintziliak erakutsiko diren.
8. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:
Arte plastikoetako adituak eta ZORNOZA Kultur Elkarte Artistikoak izendatutako pertsona bat idazkaria izango dena; hitza izango duena, baina botorik ez.
9. Ezarritako sariak honako hauek izango dira:
1. saria 500 €
2. saria: 300 €
3. saria: 200 €
Publikoaren saria: 150 €. Azken sari horretarako hautestontzi bat jarriko da Zelaietan, botoa emateko.
Saritutako obrak eta horien ustiapena erakunde antolatzailearen jabetzakoak izango dira.
Epaimahaiak sari bakoitzari esleitutako kopuruak banatzea edo aldatzea iradoki ahal izango du, aurkeztutako lanen kalitatearen arabera.
Saritu gabeko lanak irailaren 7tik 30era bitartean jaso beharko dira Zelaieta Zentroan. Jaso ez direnetatik, erakunde antolatzaileak askatasunez erabili ahal izango ditu.
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.
ERANSKINA:
Sariketa antolatzen duen elkarteak esfortzu garrantzitsua egiten du Zintzilik artelana zuei emateko. Zuei ere esfortzu bera eskatzen zaizue lanak emateko orduan, modalitate honekin jarraitu ahal izateko eta artelanak Zornotzako fatxadetan erakutsi ahal izateko.