PEREZ SAGUTXOA (Glu Glu) (18:00)

Noiz
2021/10/02 18:00 - 19:00
Non
Zornotza Aretoa
Kontaktu telefonoa
946300650
Hitzorduaren URLa
Kanpo webgunea

Iraupena: 59min. 3-9 urte. 5€. 18:00

PEREZ SAGUTXOA (Glu Glu) (18:00)

GLU GLU-K Perez sagutxoaren benetako istorioa taularatuko du. Kondaira honek muga, belaunaldi, amets eta burko guztiak gainditu ditu urteetan zehar. Ipuin klasiko moduan, komedia lehenetsiz, beti ere dantzekin eta abestiekin jolastuz, alegiazko istorio hau kontatuko dugu. Istorioaren erdigunean zaintza izango da; pertsona ahulenen zainketak hain zuen ere, hala nola etxeko zaharrenak edota haurrak.

Kaxildatar saguen komunitatea, asmatzaile ospetsuak, pertsonen etxe berri batean kokatuko dira. Etxe berrira iristean, Xuri, bere bi amekin bizi den haurrak, oso harreman estua izango Perezekin, saguetan gazteenarekin. Bien arteko adiskidetasuna haurraren burkoaren azpiko ohar eta karta trukaketa bitxi batekin hasiko da. Xuri  gauero iluntasunaren beldur denez Perez sagutxoa izango da bere ametsen zaindaria.

Egun batean, Kaxildatar saguak kezkaz beterik altxatuko dira. Sagurik zaharrenek hortzak galdu dituzte, jada ezingo dute gozatu gazta, ogia edo intxaurrak jaten. Orduan, Perez gazteenak gogoratuko du Xuriri, bere giza lagun txikiari, laster bere lehen esne-hortza  erori behar zaiola, halaxe iragarri omen dio dentistak. Familia alkimista batetik etorrita Perez sagutxoari esne-hortz bakarrarekin sagu zaharrenentzako hortz batzuk sortzeko ideia bikaina bururatuko zaio. Perezek  Xuriri eroritako esne-hortza burkoaren azpian uzteko eskatzen dio. Berak jasoko du eta, trukean, opari bat utziko dio, zer eta liburua, bera liburutegiko sagua baita.

Horrela, Perez sagutxoak sagu zaharrenentzat hortz berriak lortu zituen. Ordutik, Perez sagutxoak haur askoren ametsak zaintzen ditu, eta oparitxo baten truke edozein etxetan erortzen diren esne-hortzak biltzen ditu. Perez Sagutxoak jolasean bezala, oso zoriontsu egiten ditu munduko sagurik zaharrenak eta umerik txikienak.

Adineko inori gazta edo bonboia jateko hortz bat falta behar ez zaion bezala, haur bati ere ez zaio falta behar ametsa eta ilusioa zainduko dizkion sagua edo laguna.