Ohiko Osoko Bilkura

Noiz
2021/11/26 08:00 - 09:00
Non
Udaletxean

Honen bidez dei egiten dizut Osoko Bilkurak egingo duen ohiko bilerara etor zaitezen.

Ohiko Osoko Bilkura

AZTERGAIAK

          I.- EBAZPENAK

1. 2021eko urriaren 29ko Osoko Bilkuraren akta onartzea.

2. Amorebieta-Etxanoko Udaleko 2022ko lanpostuen zerrenda onartzea. (1722/2021 esped.)

3. Amorebieta-Etxanoko Udaleko 2022ko aurrekontu plantilla onartzea. (1723/2021 esped.)

4. 2021. urterako % 0,9eko soldata igoera. (1980/2021 esped.)

5. Hasiera batean onartzea 2022. urterako Amorebieta-Etxanoko Udalaren aurrekontu orokorra. (324/2021 esped.)

6. F/2021/21 fakturen zerrenda baliozkotu eta onartzeko proposamena. Kontu-hartzailetzako eginkizuna ez betetzea 17/2021 espedientea (2015/2021 esped.)


          II.- GOBERNU ORGANOEN KONTROLA ETA FISKALIZAZIOA.

7. 2021eko Udal aurrekontuko gastu eta sarreren egoeraren eta 2021eko Udal Aurrekontuko aurrekontu egonkortasun, gastu erregela eta zor mailaren inguruko txostenak, eta baita 2021eko HIRUGARREN hiruhilabeteko Diruzaintzaren egoeraren berri ematea eta ordainketa epeak betetzearen inguruko hiruhileko txostenaren berri ematea ere. (822/2021 esped.)

8. Administrazio elektronikoaren ezarpen-egoerari buruzko fiskalizazioa, 10.000 eta 20.000 biztanle bitarteko udalerrietako udaletan, 2020-2021, informearen berri ematea.

9. Ondokoaren berri eman: ezkontza zibilak egiteko alkatearen eskumena eskuordetu izana, 1874/2021 zk.dun Alkatearen Dekretua. (2/2021 esped.)

10. Alkateak eskuordetuta, Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako erabakien berri ematea. (606/2021 esped.)

11. Elkarrekin Amorebietak (Podemos/Ezker Anitza-IU/Equo Berdeak) aurkeztutako mozioa: BFAri eta Batzar Nagusiei JEZetik salbuesteko gutxieneko neurria aldatzeko eskatzea. (2057/2021 esped.)

12. EH Bildu Amorebieta-Etxanok aurkeztutako mozioa: interes publiko goreneko proiektuen erregulazio berria. (2087/2021 esped.)

13. Onartu Amorebieta-Etxanoko Udala Migraziorako Euskal Itun Sozialari atxikitzea. (2093/2021 esped.)

14. Azaroaren 25eko adierazpen instituzionala: “Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Eguna”. (2095/2021 esped.)

15. Abenduaren 3ko adierazpen instituzionala: “Euskararen Nazioarteko Eguna” (2099/2021 esped.)

16. Eskariak eta galderak.

Amorebieta-Etxano, 2021eko azaroaren 23a.

ALKATEA
Sin.: ANDONI AGIRREBETIA ABENDIBAR


OHARRA: Bilera hau lehen deialdian ezin badaiteke egin, bigarrenean egingo da, berrogeita zortzi ordu geroago.