Ohiko Osoko Bilkura

Noiz
2022/11/25 08:00 - 08:30
Non
Udaletxean

Honen bidez dei egiten dizut Osoko Bilkurak egingo duen ohiko bilerara etor zaitezen.

Ohiko Osoko Bilkura

          AZTERGAIAK

   I.- EBAZPENAK

1. 2022ko urriaren 28ko Osoko Bilkuraren akta onartzea.

2. Amorebieta-Etxanoko Udaleko 2023ko Lanpostuen Zerrenda onartzea. (3059/2022 esped.)

3. Amorebieta-Etxanoko Udaleko 2023ko aurrekontu plantilla onartzea. (3060/2022 esped.)

4. 2022. urterako %1,5eko soldata igoera. (3662/2022 esped.)

5. Amorebieta-Etxanoko Udalaren 2023ko Aurrekontu Orokorraren hasierako onarpena (340/2022 esped.)

6. F/2022/16 fakturen zerrenda baliozkotzeko eta onartzeko proposamena. Espedientea: 9/2022 kontu-hartzailetza-funtzioa ez betetzea. (3776/2022 esped.)

7. Behin betiko onartu, hiri lur industrialeko UE-13 egikaritze-unitateko hiri antolamenduko plan berezia. (20-437 esped.)

8. Behin betiko onartu, Betarragane sektoreko SZDO partzelan Urgozo kiroldegia eraikitzeko udal proiektua. (18-494 esped.)

9. Onartu Urgozo kiroldegiaren udal proiektuan jasotako lanak kontratatzeko espedientea. (3862/2022 esped.)

10. Onartu Astepe eta La Bañerako hondakin uren araztegiak ustiatu eta mantentze-lanetarako zerbitzua eta Amorbieta-Etxanoko lehen mailako saneamendu sarearena kontratatzeko espedientea. (3483/2022 esped.)

   II.- GOBERNU ORGANOEN KONTROLA ETA FISKALIZAZIOA.

11. Amorebieta-Etxanoko Udalaren 2023ko Aurrekontu Orokorraren egonkortasun-txostenaren, zor publikoaren helburuaren eta gastu-arauaren berri ematea. (340/2022 esped.) 2022ko Udal Aurrekontuko gastu eta sarreren gauzatzearen kontu ematea Osoko Bilkurari, baita 2022ko HIRUGARREN HIRUHILEKOARI dagozkion Diruzaintzaren mugimendu eta egoeraren berri ere, eta ordaintzeko epeak betetzeari buruzko hiru hilean behingo txostena. (1276/2022 esped.)

12. Ondokoaren berri eman: ezkontza zibilak egiteko alkatearen eskumena eskuordetu izana, 2193/2022 Alkatearen Dekretua (31/2022 esped.)

13. Alkateak eskuordetuta, Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako erabakien berri ematea. (174/2022 esped.)

14. Azaroaren 25eko adierazpen instituzionala: “Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Eguna”. (3887/2022 esped.)

15. Abenduaren 3ko adierazpen instituzionala: “Euskararen Nazioarteko Eguna” (3962/200 esped.)

16. Eskariak eta galderak.

Amorebieta-Etxano, 2022ko azaroaren 22a

ALKATEA
Sin.: ANDONI AGIRREBETIA ABENDIBAR


OHARRA: Bilera hau lehen deialdian ezin badaiteke egin, bigarrenean egingo da, berrogeita zortzi ordu geroago