Ohiko osoko bilkura

Noiz
2020/09/25 09:00 - 10:00
Non
Udal Etxea

Honen bidez dei egiten dizut Osoko Bilkurak egingo duen ohiko bilerara etor zaitezen.

Ohiko osoko bilkura

Kontuan izanik COVID 19ari aurre egiteko arlo sozial eta ekonomikoan premiazko neurri osagarriak hartzeko martxoaren 31ko 11/2020 Errege Dekretu Legearen 2. azken xedapenak gehitutakoa apirilaren 2ko 7/85 Legearen 46.3 art.ren harira, saioa bideokonferentzia bidez egingo da.

GAI ZERRENDA

I.- EBAZPENAK

1.    2020ko uztailaren 24ko Osoko Bilkuraren akta onartzea.

2.    Bake epailea eta ordezkoa aukeratzea. (348/2020 esped.)

3.    San Isidro Bideko 31, 33, 35, 37, 39 eta 41 zenbakietako xehetasun-azterlana aldatzea behin betiko onartu. (19-1995 esped.)

4.    Parke botanikoan dagoen Jauregibarria baserrian taberna, jatetxea eta erretegia izateko zerbitzuaren emakida luzatzea onartzea. (06-2391 esped.)

5.    Itxitako ekitaldietako fakturak onartu eta ordaintzea. (1307/2020 esped.)

6.    1027/2020 Alkatearen Dekretua berrestea: Amorebieta-Etxanoko Udalaren Dirulaguntzak arautzeko Ordenantzaren 54. artikuluko 3) atalak jasotzen duena indar gabe uztea. (867/2020 esped.)

II.- GOBERNU ORGANOEN KONTROLA ETA FISKALIZAZIOA.

7.    1006/20 Alkatearen Dekretuaren berri ematea: 3/2020 kreditu transferentzia onartzea  (1222/2020 esped.).

8.    2020ko Udal aurrekontuko gastu eta sarreren egoeraren eta 2020ko Udal Aurrekontuko aurrekontu egonkortasun, gastu erregela eta zor mailaren inguruko txostenak, eta baita 2020ko bigarren hiruhilabeteko Diruzaintzaren egoeraren berri ematea eta ordainketa epeak betetzearen inguruko hiruhileko txostenaren berri ematea ere (20-638 esped.)

9.    Toki Entitatearen Buruzagitzak hartutako erabakien berri eman Osoko Bilkurari, kontrol organoak egindako eragozpenen kontrakoak (2/2020 eragozpena). (20-652 esped.)

10.    2019ko Kontu-hartzailetza funtzioaren emaitzei buruzko urteko laburpen txostenaren berri ematea. (19-2764 esped.)

11.    Ondokoaren berri eman: ezkontza zibilak egiteko alkatearen eskumena eskuordetu izana, 939/2020 Alkatearen Dekretua. (2/2020 esped.)

12.    EH Bildu Amorebieta taldeak aurkeztu duen mozioa: Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna ospatzea. (1373/2020 esped.)

13.    Eskariak eta galderak.


Amorebieta-Etxano, 2020ko irailaren 22a.

ALKATEA

Sin.: ANDONI AGIRREBETIA ABENDIBAR