Maixabel

Noiz
2021/09/27 20:00
Non
Zornotza Aretoa
Kontaktu telefonoa
946300650
Hitzorduaren URLa
Kanpo webgunea

Maixabel

Sinopsia

Maixabel Lasak ETAk hildako Juan Maria Jaúregui senarra galdu zuen 2000. urtean. Hamaika urte geroago, ezohiko eskaera bat jaso du: hiltzaileetako batek berarekin hitz egitea eskatu du Langraiz Okako espetxean (Araba), bertan zigorra betetzen ari baita, talde terroristarekin zituen harremanak eten ostean. Zalantzak zalantza eta oinaze handia izan arren, Maixabel Lasak onartu egin du aurrez aurre topatzea hamasei urte zituenetik bere lagun izandakoa odol hotzean hil zuten pertsonak.

Kritikak

“Hunkitu egiten du sinpletasun gordinetik. (…) pelikula sakon urratzailea bezain zuhurra eszenaratzean. “
Luis Martinez: El Mundo egunkaria

“Urteko interpretazio-duelua, Portillo-Tosar (…) Istorioa gogorra zen, baina Iciar Bollainen eskuak, Isa Camporekin batera, ukitu egokia ematen jakin dute (…) gure urteko uztako film handienetako bat “
Carlos Loureda: fotogramak

“Film fidagarria da, ondo egina eta ondo interpretatua, baina, azken finean, ia ez du lortzen trantze miresgarri baina mingarri horren azalerarik kanpokoena urratzea. “
Carlos F. Heredero: Caimán

Sariak

2021: Donostiako Zinemaldia: sail ofiziala lehiaketako film luzeak