Koloreen doinuak (Zornotzako Musika Banda)

Noiz
2021/03/06 19:00 - 2021/03/07 12:30
Non
Zornotza Aretoa
Hitzorduaren URLa
Kanpo webgunea

Martxoak 6, larunbata 19:00/ Martxoak 7, igandea 12:30

Koloreen doinuak (Zornotzako Musika Banda)

Zornotzako Musika Bandaren hirugarren geldialdia koloreetan izango da, koloreek dituzten doinuak alegia. Margolaritza izango da beraz kontzertu honetako disziplina gonbidatua. Ekitaldia bi zatitan banatuko da. Lehenak, “koloreetatik musikara” deritzonak, koloreetan edo margolanetan oinarritutako musika jorratiuko du; bigarrenak, “musikatik koloreetara”, bandaren doinuak baliatuko ditu kolore eta margolan berriak sortzeko. Azken hauek Mikel Berrojalbiz brotxa pintorearen eta Martzel DoNascimento spray pintorearen eskutik egingo dira errealitate.

  • Koloreetatik musikara
    • “Armintxa” – E. Quesada *enkarguzko estreinaldia
    • “Pictures at an Exhibition” – M. Mussorgsky
  • Musikatik koloreetara
    • “Golden Peak” – T. Deleruyelle
    • “Blue and Green Music” – S. R. Hazo
    • “Danza Colorista” – R. Mullor
    • “Concerto d’Amore” – J. de Haan
    • “Utopia” – J. de Haan