Jokoan
- Noiz
- 2020/11/19 10:00 - 2020/11/29 20:00
- Non
- Amorebieta IV frontoia
- Hitzorduaren URLa
- Kanpo webgunea
- https://www.amorebieta-etxano.eus/eu/agenda/jokoan
- Jokoan
- 2020-11-19T10:00:00+01:00
- 2020-11-29T20:00:00+01:00
- Mahai-jokoen jaialdiaren hamargarren edizioa.
Mahai-jokoen jaialdiaren hamargarren edizioa.

Ekitaldia azaroaren 28an eta 29an izango da Zelaieta zentroko Amorebieta IV frontoian, eta adin guztietako jendearentzat zabalik egongo da, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta sarrera doakoa izango da.
Bi gune ezarriko dira: familientzako gune bat, 4 eta 9 urte bitartekoentzat egokia, haurrek eta helduek elkarrekin jolasteko aukera izan dezaten; eta espazio orokor bat, 9 urtetik gorakoentzat eta helduentzat pentsatuta.
Ekitaldiaren beste berrikuntzetako bat, egungo osasun-egoeraren ondoriozkoa, esparrura sartzeko aldez aurretik joko-espazioa erreserbatzea izango da. Horretarako, bertaratu eta parte hartu nahi duten guztiek izena eman beharko dute aldez aurretik Gazte Informazio Bulegoan, aurrez-aurre edo 946300649 telefonoaren bidez. Lekua baldin badago, ekitaldiaren egunetan bertan eman ahal izango da izena, eta espazio libre horiek heldu diren ordenaren arabera beteko dira.
Izena ematean eta joko-espazioa erreserbatzean, ordua eta mahaia aukeratuko dira, aldez aurretik joko bat esleituta izango dutena. Jolasteko mahai bakoitzak, gehienez ere 5 jokalari izateko aukera emango du. Pertsona horiek, aldez aurretik erreserbatuta, esleitutako ordua baino 5 minutu lehenago agertu beharko dira, arduradun batek beraien jolas eremura bideratzeko eta gidatzeko.