*"ITSASOA URDINA DA" (El mar és blau / El mar es azul)

Noiz
2021/05/24 09:00 - 2021/06/12 21:00
Non
Zelaieta.Erakusketa Gela.
Hitzorduaren URLa
Kanpo webgunea

Thais Buforn. Argazkiak maiatzaren 24tik ekainaren 12ra

*"ITSASOA URDINA DA" (El mar és blau / El mar es azul)

Serie honetako argazki guztiek elementu komun bat dute: itsasoa, egileak oso txikitatik lilura sentitzen du itsasoagatik. Zenbait bidaietan bisitatu dituen itsas paisaiak dira, batez ere Euskal Herrikoak eta Tinos uhartekoak (Grezia), baina baita autorearentzat hurbilago dauden lekuak ere, Sitges edo Vilanova kasu, Kataluniako erdialdeko kostaldeko herri enblematikoak. Argazki batzuek paisaia naturalak erakusten dituzte, gizakiaren presentziarik gabekoak; beste batzuek, berriz, itsasoarekin dugun harremana (lanekoa, aisialdikoa, sentimentala, espirituala) erakusten dute. Guztira 22 argazki daude ikusgai: Euskal Herriko 9, Greziako 7 eta Kataluniako 6.
Kamera mota desberdinekin egindako argazkiak dira (analogikoa, digitala, baita mugikorrarekin ere), zianotipian positibatuta. Zianotipiaren tonu monokromoak izaera piktorikoa ematen die argazki guztiei, apur bat malenkoniatsua. Pieza bakoitzak kolore ezberdina du, pieza bakoitza bakarra delako, eguzkiaren argiarekin eskuz tratatua. Eguzkia da, beraz, azken emaitza nolakoa izango den erabakitzen duena. Beste gauza askotan bezala.

THAIS BUFORN I GALAN (Bartzelona, 1974)

Aktore eta itzultzailea, argazkilari gisa prestatzen da Fugan (Bartzelonako Argazki Dokumentalen Zentroa zena). Gaur egun, bidaien, paisaiaren eta erretratuaren argazkigintzan interesa du, baina, bereziki, argazkigintza analogikoan eta teknika tradizionaletan, hala nola zianotipian.