"Impr pant" Jugatx Astorkia

Noiz
2021/05/03 10:00 - 2021/05/22 21:00
Non
Zelaieta.Erakusketa Gela.
Hitzorduaren URLa
Kanpo webgunea

Maiatzaren 3tik 22ra

"Impr pant" Jugatx Astorkia

Argiaren materialtasuna, gailu analogiko nahiz digitaletan, eta irudiak bere euskarri fisikoarekin duen erlazioa uztartzen dituen ikerketatik dator “Impr pant” erakusketa.

Piezek erregistro grafikoak aurkezten dituzte, ordenagailu pantaila, mugikor, kamera, eskaner eta antzeko gailuen hibridaziotik eratorriak. Prozesu honetan uneoro kuestionatzen da irudiaren fisikotasuna, pantailaren barrualde eta kanpoaldearen artean joan-etorrian dabilena. Argiaren irudia gailu teknologikoetatik kanporatu eta irudiak propio dituen euskarrietan inprimatzen da.