Ez-ohizko Osoko Bilkura

Noiz
2020/07/24 09:00 - 11:00
Non
Udal Etxea

Honen bidez dei egiten dizut Osoko Bilkurak egingo duen ezohiko bilerara etor zaitezen.

Ez-ohizko Osoko Bilkura

Kontuan izanik COVID 19ari aurre egiteko arlo sozial eta ekonomikoan premiazko neurri osagarriak hartzeko martxoaren 31ko 11/2020 Errege Dekretu Legearen 2. azken xedapenak gehitutakoa apirilaren 2ko 7/85 Legearen 46.3 art.ren harira, saioa bideokonferentzia bidez egingo da.

AZTERGAIAK

1.    2020ko ekainaren 16ko Osoko Bilkuraren akta onartzea.

2.    2020ko ekainaren 26ko Osoko Bilkuraren akta onartzea.

3.    2019ko Kontu Orokorra onartu. Behin betiko onartzearen txostena. (20-602 esped.)

4.    Itxitako ekitaldietako fakturak onartu eta ordaintzea. (20-814 esped.)

5.    Onartu Amorebieta-Etxanoko udalerrian hiri-garbiketako, hiri-hondakin solidoak bildu eta tratamendu-zentrora garraiatzeko, estolderia- eta saneamendu-sare orokorra garbitzeko, eta arratoiak, desinfekzioa eta intsektuak hiltzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen agiria eta administrazio baldintzen agiria. (20-430 esped.)

6.    Sabino Arana kaleko 36. zenbakian dagoen eraikinaren xehetasun-azterketa behin betiko onartzea (19-1985 esped.).

7.    Igogailua jartzeko Karmen kaleko xehetasun-azterketa behin betiko onartu (19-2832 esped.).

8.    Larrabide eta Karmen kaleen arteko irisgarritasuna hobetzeko eta Karmen kalea urbanizatzeko udal proiektua hasiera batean onartu (19-1245 esped.).

9.    2020ko   Udal Aurrekontuko konpromiso kredituen eranskinaren 1. zk.dun aldaketaren espedientea behin betiko onartu dela jakinaraztea. (20-310 esped. ).

10.    2020ko udal aurrekontua aldatzea: kreditu gehigarrien 2. zk.dun espedientea  behin betiko onartu dela jakinaraztea. (20-574 esped.).

11.    2020ko udal aurrekontua aldatzea: kreditu gehigarrien 4. zk.dun espedientea  behin betiko onartu dela jakinaraztea. (20-636 esped.).

12.    745/2020 zk.dun Alkatearen Dekretuaren berri  ematea: Transferentzia kredituen 2. zk.dun espedientea (20-760 esped.)

13.     852/2020 Alkatearen Dekretuaren berri eman. Establezimenduetan COVID-19aren prebentziorako eta hari eusteko egindako inbertsioak diruz laguntzeko oinarri arautzaileak (20-755 esped.)

14.    2020rako Gaztedi Planerako lankidetza hirtzarmena onaru izanaren berri eman (2020/1073 esped.).

15.    Ondokoaren berri eman: Tokiko Gobernu Batzarrari eman zitzaizkion eskumenen abokazioa bertan behera utzi, 782/2020 Alkatearen Dekretua. (485/2020 esped.)

16.    Ondokoaren berri eman: ezkontza zibilak egiteko alkatearen eskumena eskuordetu izana, 775/2020 Alkatearen Dekretua. (2/2020 esped.)

17.    Eskariak eta galderak.

Amorebieta-Etxano, 2020ko uztailaren 21.

ALKATEA

Izp.: ANDONI AGIRREBETIA ABENDIBAR