Erdu Olgetan.Magia

Noiz
2021/05/03 11:00 - 2021/05/07 20:00
Non
Zelaieta
Hitzorduaren URLa
Kanpo webgunea

Maiatzak 22an.

Erdu Olgetan.Magia

Erdu Olgetan programan izen-ematea.Maiatzak 3tik 7ra.

  • Programan 6-10 urte bitarteko umeak (2014-2011 bitartean jaioak) parte hartu dezakete.
  • Izen-ematea Gazte Informazio Bulegoan argitaratutako datetan egin behar da edo telefonoz (946300649) zerbitzuaren ordutegian. Ezin da emailez izena eman.
  • Derrigorrezkoa da Ametx txartela Ume Txartela bezala aktibatuta edukitzea izena emateko.
  • Jardueraren arabera plazak mugatuak izango dira eta zozketa bidez esleituko dira. Plazak bete ondoren itxaron-zerrenda bat irekiko da, kasu honetan ere, zozketako ordena errespetatuko da libre gelditzen diren plazak betetzeko.
  • Jarduera zehatz batzuetan, hala nola xede berera egiten diren irteeretan eta txangoetan, lehentasuna izango dute aurreko urtean jarduera horretan parte hartu ez duten pertsonek.
  • Izena eman ondoren Erdu Olgetan jarduerara joan ezin dutenek ostiraleko 14:00ak baino lehen jakinarazi beharko dute Gazte Informazio Bulegoan edo telefonoz: 946300650, hurrengo haurrari itxaron zerrendaren berri eman ahal izateko.Jarduerara abisatu gabe joaten ez denak ezin izango du hurrengo jardueran izena eman.
  • Jardueraren egunean bertan libre gera daitezkeen plazak ez dira beteko izena eman ez dutenekin, ez eta telefonoz jakinarazi ez zaien itxarote-zerrendako haurrekin ere.
  • Txanden ordutegia errespetatu behar da.
  • Arduradunak telefono mugikorraren bidez aurkitzeko moduan egon beharko dute uneoro.
  • Haurrak behar bereziren bat badu, izena emateko orduan jakinarazi beharko da.