Bosteko 2022: “Bizi”- Erakusketa

Noiz
2022/11/21 08:30 - 2022/12/12 21:30
Non
Zelaieta zentroko Erakusketa gela
Kontaktu telefonoa
946300650

Izaskun Alonso Saratxaga, Mikel Garate Aracama, Jorge Rubio Pinedo. Komisarioak: Amparo Lozano Sancha, Julen Araluce Hernando

Bosteko 2022: “Bizi”- Erakusketa

BOSTEKO proposamenak artearen eta espazio arkitektonikoaren arteko bizikidetzatik sortzen diren hausnarketak hartu nahi ditu bere baitan, eta, horren emaitza gisa, arte-praktika garaikidetik bizitzeari buruzko iruditeria anitza eman nahi du. Izaskun Alonso Saratxagak, Mikel Garate Aracamak eta Jorge Rubio Pinedok bizitokiari buruz planteatzen dituzten begirada ugariek bat egiten dute erakusketa honetan, arkitektura ikuspegi berrietatik ikusteko gonbita.