Aztarnak

Noiz
2022/01/21 20:00
Non
Zornotza Aretoa
Kontaktu telefonoa
946300650
Hitzorduaren URLa
Kanpo webgunea

ZINEMA EUSKARAZ; GENEROA: DOKUMENTALA

Aztarnak

Sinopsia

Dokumental honek bidaia batera gonbidatu nahi gaitu. Aspaldian ahaztu dugun leku batera doan bidaia bat da: amaren sabelean ginenekoa, jaiotza eta haurtzaroaren lehen urteak, alegia. Behin izan nintzen haurtxoaren ikuspuntu poetikoa erabiliz, eta ama gisa izan ditudan esperientziei buruz hausnartuz, ahaztutako sentipenen aztarnen bila joango naiz.
Aztarnak – Huellas sormenezko dokumentala da, egilearen ikuspuntu pertsonala (haurtxoaren ikuspuntua alegia) eta protagonisten ikuspuntuak konbinatzen dituena.
Gure lehen haurtzaroko aztarnen bila hasiko dugun bidai honetan, hauek dira gure bidelagunak: Alde batetik, Donostiako “Hazi Hezi” guneko bi profesional kartsu, Cristina Aznar eta Ramón Mauduit. Cristina ginekologoa eta psikoterapeuta da, eta Ramón, psikologoa eta gorputz terapeuta. Beren bizitza osoan prebentzio komunitarioaren inguruan egin dute lan. Familiei laguntzen diete, haurdunaldian, erditzean eta haurren heziketan.
Beste bidelagunak “Hazi Hezi” gunera doazen familia gipuzkoarrak izango dira, eta errespetuzko hezkuntzaren bilaketa horretan lagunduko diegu.
Bilaketa honetan, ume subjektibo honek zientzialariengana ere joko du erantzun bila. Nolabait, lehen haurtzaro horren aztarnak aztertzen dituzten arkeologoak izango dira zientzialariak. Neurozientzialari, psikologo eta psikiatrek gure aztarnen jatorria eta ondorioak aztertuko dituzte. Besteak beste, aditu hauek elkarrizketatuko ditugu: Michel Odent, Xavier Serrano, Eulàlia Torras de Beà, Laura Gutman edo Allan Schore…
Horrela, dokumentalak galderak sorraraztea espero dut, erantzun bakarra ez duten galderak. Hausnarketarako espazio bat sortuko da, haurrak mundura nola ekartzen ditugun eta etorkizuneko pertsona helduak nola hazten ditugun eztabaidatzeko.
Dokumentala euskaraz eta gaztelaniaz grabatuko da, zenbait elkarrizketa ingelesez izango direlarik, azpitituluekin.