Atzerrian lurra garratz (Huts teatroa + Artedrama)

Noiz
2021/04/16 19:00 - 20:20
Non
Zornotza Aretoa
Hitzorduaren URLa
Kanpo webgunea

Antzerkia euskaraz

Atzerrian lurra garratz (Huts teatroa + Artedrama)
Iraupena: 70′.

Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean.

Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea?

Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea?

Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu?

Esaera zaharrak dioen bezala:

“Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz”.