Amorebieta-Etxano Kulturen Bidegurutzea

Noiz
2021/10/23 20:00
Non
Zornotza Aretoa
Kontaktu telefonoa
946300650
Hitzorduaren URLa
Kanpo webgunea

Amorebieta-Etxano Kulturen Bidegurutzea

Amorebiketa-Etxano bidegurutze bat izan da. Bere historian zehar zenbait kulturetako pertsonak igaro dira bertatik eta baita horietako asko geratu ere.

Inguruko bailaretako ohiturak eta kostalde eta barrualdeko aireak betidanik Amorebieta-Etxanon aurkitu dira harreman aberasgarriak sortuz. Industrializazio garaiak ere komunitate desberdinetako langileak erakarri zituen eta egun, munduan gertatzen ari den migrazio fenomenoaren eraginez, kultur eta jatorri desberdinetako herritarren aniztasuna zabaldu egin da Amorebieta-Etxanon, komunitate desberdinak erakarriz: errusiar lipobenoak, afrikar, hegoamerikar, asiar kontinentekoak, besteak beste.

Komunitate guzti hauekin batera bizi da euskal kultura, hizkuntza eta nortasuna, mendez mende gure lurretan sustraitutakoa. Hamaika kulturetako herritarrok bidegurutze honen ondarea osatzen dute.
Ezaugarri horretatik abiatuko da, herriko komunitate hauetako kideek sortutako “AMOREBIETA ETXANO, KULTUREN BIDEGURUTZEA” ikuskizuna.